Gau batean, Samuraitxiki izarrez betetako
zerura pentsakor ari zen begira. -Non sortzen dira izarrak? -galdetu zion
maisuari. -Oraindik ez dakizu? Bada jakiteko ordua, Samuraitxiki -erantzun zion
agureak. Eta bide horia seinalatuz, honako hau gehitu zuen: -pista honen
amaieran dago erantzuna. Bidaia luzea da, baina merezi du.