IBILBIDE MITOLOGIKO GIDATUA "JENTILARRI" TRIKUHARRIRAINO

20/09/2022


"JENTILAK. LURPEKO MUNDUA" liburua argitaratzeko crowdfunding kanpainako sarietako bat , bisita gidatua egitea zen, Jentilarriko trikuharrira -trilogiaren puntu neuralgikoa- eta inguruko beste leku magiko batzuetara. Bada, proposatutako datak urriaren 9a edo azaroaren 6a dira. Horretarako, Aitor Ventureira euskal mitologian aditua izango dugu gidari, eta inguru horiei lotutako kontakizunak, gertaerak, kondairak... kontatuko dizkigu.

Zaldibian elkartuko gara eta handik mendi- eta mitologia-ibilbide zoragarri honi ekingo diogu. Horretarako, oinetako egokiak, berokia, ura eta bazkaria eraman behar dira. Desnibel gutxiko irteera da, baina egun osoa emango digu, presarik gabe eta desnibel handirik gabe gozatuz. Erreza bezain interesgarria.

Kanpainan parte hartu ez duzuenok ere etorri ahal zarete, interesa baduzue. Prezioa 12 eurokoa da pertsonako. Idatzi iezadazue (info@aritzabergara.com) parte hartuko duzuen pertsonen kopurua eta datak adieraziz. 

Animatu eta etorri gure mitologia ezagutzera!!!