ASTEBURU HUNKIGARRIA

12/06/2022

Ostiralean Alacanten egon nintzen, euskal mitologiari buruzko hitzaldia burutzen. 15 lagun hurbildu ziren, guztiak bertokoak eta euskara ikasten, izugarria. Gero gaztelerazko hitzaldia eta... jendea ez zen sartzen Fahrenheit kafetegi-liburudenda. Hurrengo egunean Valentziako Euskal Etxean, umeekin hasieran eta nagusiekin geroxeago. Eta bukatzeko, Bilboko Liburu Azokaren azken egunean. 

Batzuetan ez dakit zergatik idazten dudan. Baina gero halako egunak etortzen dira eta argi daukat zein den nire lana: gure altxorra den euskal mitologia mantendu eta zabaldu eta, ahal badut, jendea pentsaraztea gai sozialekin. 

Mila esker bihotzen zuen harreragatik. Benetan esaten dut l laster bueltatuko naizela.