Cart
0
0,00 €
2021. urtearen bukaerarekin batera, hurrengo urtean aurrera atera nahi ditudan egitasmoak aipatzeko momentua heldu da. Besteak beste "Jentilak" sagaren hirugarren liburua, "Lurpeko mundua" izenburua edo antzekoarekin argitaratuko duguna. Baina, gainera, euskal mitologiari buruzko lan berria ere landu nahi dut. Bertan, gure mitologiaren gehien ezagutzen diren pertsonaiei buruzko kondairak joango dira (Daniel Castellok egindako ilustrazio izugarriekin). Honekin batera, "Entre vascos" saioa, Argentinako Patagoniaren Radio Megafon irratiarekin kolaborazioak egingo ditut. Eta Uribe Kostako euskal komunikabidea den "Hiruka"rekin ere. Urte magiko eta mitologikoa izango delakoan nago, ez duzu uste?