Zertan nabilen lanean nahi duzu jakin?

Aramaio, Valentziako euskal etxea, Altsasu... gelditu barik urtearen lehenengo hilabete hauetan. Orain, Martxoan, hurrengo urteko lanak prestatzeko tartea eta apirilean berriro martxan: Luzaide, Alegia, Aizarnazabal, Ezkio-Itsaso... Ekaina arte burutuko ditut solasaldiak. Handik aurrera nire hurrengo egitasmoak bultzatuko ditut. Jakin nahi duzu...

Bagaude berriro martxan. Aramaioko euskaltegian egon ostean, hauxe dira hurrengo hilabeteetan burutuko ditudan aktibitateak. Gehianak euskal mitologiari buruzkoak, gehienak euskeraz... Euskal Herriko lurralde ezberdinetan, baita Valentzian ere. Eta gehiago egongo direlakoan nago, zehazteke daude Eskio-Itsasokoa, Erretuertokoa... BAGOAZ!!!!...

"Badira, bagara" liburua argitaratzeko kanpaina jarri genuen martxan eta dagoeneko helburua lortu dugu. Mila mila esker guztiei. 1000 liburu askatuko ditugu momentuz.



Dagoeneko hasi dugu "BADIRA, BAGARA" liburuaren inprimatze-gastuen zati bat bere gain hartu ahal izateko diru-bilketa kanpaina, Euskal Herriaren mitologia aurre-indoeuroparra erakusteko beste modu bat. Hirugarren eguna amaitzen ari gara, eta helburuaren erdia inguru dugu ( % 42,5).



Hiru, bi, bat... Hasiko gara! Bai, bai... azken ukituak eman eta dirua biltzeko crowdfunding kanpaina hasiko dugu "BADIRA, BAGARA" argitaratu ahal izateko, Euskal Herriaren mitologia beste modu batean erakutsiko digun lana. Dagoeneko baditugu laguntzeagatik lortuko dituzuen sarien diseinuak: liburua bera, kamisetak, katilu edo lamina mitologikoak,...

Otsailaren 22an, Villamonteko kultur etxean, "Liburuetan txonbo" izenpean idazleekin solasaldia burutuko da. Bertan Unai Elorriaga, Lizar Begoña eta hauxe idazten duena -Aritza Bergara- parte hartuko dugu. Animatu eta etorri, idazleen lana ezagutzera, euskera, Ibilaldia 2024 Getxon ospatuko da eta.